14/03/2024-29/03/2024
Nola hobetu dezakegu ikasleen partaidetza unibertsitatean? Bete galdetegia eta animatu prozesuan parte hartzera!

Parte Hartuz Ikerketa Taldetik, UPV/EHUko Ikasleen II Partaidetza Planaren diseinuan zuen laguntza eta kolaborazioa eskatu nahi dugu.

Hamar urte igaro dira Ikasleen eta Enplegagarritasun Errektoreordetzak Ikasleen I Partaidetza Plana onartu zuenetik eta testuinguru honetan, Plana ebaluatzeko, ikasleen partaidetza indartzeko eta lan-ildoak berritzeko prozesuari ekin diogu. 

Horretarako ikasleen partaidetzaren egoera orokorra aztertu nahi dugu, ikasleen partaidetza oztopatzen edota laguntzen duten faktoreak identifikatuz, horietatik abiatuz lan egiten hasteko. Horrez gain, ikasleen parte-hartzea sustatu eta sakonduko duten ekintzak, lan-ildoak eta proposamenak jaso eta elkarrekin sortu nahi ditugu ere. 

Horrela, eta ikasleen ahotsak, iritziak eta ideiak ezagutzeko, ondoren duzun GALDETEGIA betetzeko eskaria luzatzen dizugu:

10 minutu inguru beharko dituzu hori betetzeko eta ikusiko duzunez, galdetegiaren amaieran prozesuan parte-hartzeko bestelako gonbitea ere helarazten dizugu, datozen hilabetetan burutuko ditugun tailer eta eztabaida-talde parte-hartzaileetan. 

Eskerrik asko aldez aurretik zure laguntzagatik!