14/03/2024-29/03/2024
Ikasgelan ematen diren jarrera matxistek kezkatzen zaituzte? Zatoz eztabaida foroetara! Partaidetza 100€ko bale batekin eskertuko dizugu 🙂

📢 Nola?

Graduko edo graduondoko ikasle bazara, eztabaida foro batzuetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, ikasgelan ematen diren genero desberdintasunen inguruan hausnartu, eztabaidatu eta horiei aurre egiteko neurriak proposatzeko.

❓ Nondik dator foro hauetarako gonbidapena, eta zergatik?

Gonbidapena Parte Hartuz ikerketa taldeko kide batzuk egiten dizugu. Azken hilabeteotan ikasketa prozesuetan ematen diren dinamika sexistak ikertzen ari gara.

Orain arte egindako lanak erakutsi digu generoak baduela eragina gure ikasketa prozesuetako zenbait alorretan, desberdintasunak sortuz. Horietako emaitza batzuk argitaratu ditugu, azaltzen digutenak neska eta mutilen artean ematen diren desorekak iruzurgilearen sindromearen bizipenean, talde-lanetako dinamiketan edota ikaskuntza estiloetan.

⚡ Eta ikasgelan ematen diren genero desberdintasun hauen aurrean, zer?

Uste dugu ikasleok asko duzuela esateko honen inguruan. Horregatik gogoz gaude ikasleok arazo honen aurrean dituzuen kezka, bizipen eta proposamenak foro hauen bidez jasotzeko.

 🗯 Eztabaida foroak: zer, noiz eta non?

Foro hauek egiten ari garen ikerketa baten parte dira, ikasleen begiradetatik abiatuta ikasgeletan erreproduzitzen ditugun genero-desberdintasunak diagnostikatzea eta hobekuntza neurriak proposatzea helburu duena.

Bi saioz osatutako hiru foro desberdin antolatuko ditugu.

📌 Arratsaldez izango dira, Ibaetan (Gipuzkoako campusa).

📅 Hurrengo datetan:

A taldea: Apirilak 15 eta 22

B taldea: Apirilak 16 eta 23

C taldea: Apirilak 17 eta 24

💯 Parte hartzea 100€-ko bale batekin sarituko da

Zure partaidetza eskertzeko, liburu-denda batean erabiltzeko 100€ jarriko dizkizugu eskura.

👉 SAKATU HEMEN IZENA EMATEKO

Zalantzarik izatekotan, idatzi lasai partehartuzikt@gmail.com edo bidali mezua instagram bidez @parte_hartuz

🔥 ANIMATU!