18/03/2024-30/04/2024
2024ko ekitaldian UPV/EHUko Unibertsitate-Enpresa-Gizartea Geletako jarduerak antolatu eta ekipatzeko laguntzen deialdia

Deialdi honen xedea da 2024ko ekitaldian garatzen diren UPV/EHUko Unibertsitate-Enpresa-Gizartea Gelen berezko jarduerak antolatzeko eta ekipamendua hornitzeko laguntzak ematea.
Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea Geletako 2024ko ekipamendurako eta jarduerak antolatzeko laguntzen deialdiaren helburua da Unibertsitate-Enpresa-Gizartea ikasgelak bultzatzea, garatzea eta sendotzea, enpresekin, klusterrekin eta bestelako erakunde publiko edo pribatuekin lankidetzan. Era berean, Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea Gelen sarea sustatu eta indartu nahi du, industria-tesiak egitea sustatuz.

Eskatzaileak

Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea Gelak dituzten UPV/EHUko Zentroek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek, ikastetxeko gelen kasuan, eta Campuseko Errektoreordetzek, berriz, campuseko gelen kasuan, bai funtzionatzen ari diren gelei dagokienez, bai sortu berriei dagokienez.

Diru-hornidura

Finkatutako helburua betetzeko erabiliko den zenbatekoa 300.000 euro artekoa izango da.

Epea

Eskabideak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eskabide-orria eta gainerako dokumentazioa Garapen Zientifiko-Sozialerako eta Transferentziarako Errektoreordetzara bidali beharko dira, UPV/EHUren egoitza elektronikoaren bidez. Horretarako, honako hau aukeratu beharko da destinoko unitatetzat: Zientzia eta Gizarte Garapenerako Zuzendaritza, eta gaian honako hau adierazi: "UPV/EHUko Unibertsitate-Enpresa-Gizartea Geletako ekipamendurako eta jarduerak antolatzeko laguntzak".