19/03/2024-18/04/2024
Fecha Celebracion: 19/03/2024
Janssen Gelako Jardunaldia: “Eraldaketa digitala: Osasun-sistemen oraina eta etorkizuna”. Apirilaren 18an (15:00-18:00),.Bizkaia Aretoa (Bilbo), izen-ematea dohainik

UPV/EHUko Janssen Gelak Tecnaliarekin batera antolatutako Jardunaldia

Eraldaketa digitalak berrikuntza eta aurrerabidea bultzatzen ditu osasunean eta ongizatean, eta irtenbide teknologiko eta digital berriak eskaintzen ditu, gaixotasunen prebentzioa, diagnostikoa, tratamendua eta jarraipena hobetzeko.

Osasun digitalari buruzko jardunaldi honetan, etengabe garatzen ari den sektore honek eskaintzen dituen erronkak eta aukerak azalduko dizkizugu. Eraldaketa digitalak arreta-prozesuak, osasun-sistemen iraunkortasuna eta osasun-emaitzak hobetzeko asmoz, teknologiaren gaitasunak nola konbinatzen dituen ezagutuko duzu.

Osasun digitaleko adituek eta profesionalek parte hartuko dute, eta arlo horretan dituzten esperientziak, proiektuak eta berrikuntzak partekatuko dituzte. Horrez gain, haiekin elkarreragiteko eta zure kontsultak eta zalantzak argitzeko aukera izango duzu.

Ez galdu eraldaketa digitala osasun-arreta nola aldatzen ari den bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabe hau.

Zure zain gaude!

Jardunaldia 2024ko apirilaren 18an (osteguna) [15:00-18:00] izango da Bizkaia Aretoan (Bilbon).

Jardunaldiaren egitaraua erantsitako fitxategian eskuragarri dago.

Izen-ematea doan, lekua bete arte, hemen: https://www2.e.tecnalia.com/aula-janssen-2024