22/04/2024-27/04/2024
Fecha Celebracion: 26/04/2024
BIDEAK ZABALDUZ: gizarte ekimeneko film laburrak (HEFA-I, ostiralak 26, 11:15)

Gipuzkoako Gizarte Integratzaileen eta Animatzaile Soziokulturalen Elkarteak (AGISAS) Bideak Zabalduz proiektua aurkeztuko du ostiral honetan, apirilaren 26an, 11:15ean, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Areto Nagusian (HEFA I).

Proiektu honen bidez, AGISASek hainbat elkarteri lagundu eta aholkatu die zenbait gizarte-arazo desberdinak jorratzen dituzten film laburrak egiten.

Ekitaldian egindako laburmetraiak proiektatuko dira, eta horien sorreran parte hartu duten pertsona batzuen testigantzak emango dira.

Sarrera doan. Iraupena: ordubete eta 20 minutu, gutxi gorabehera.