Ikerketaren arloko Errektoreordetzak, Etika Zerbitzuaren bitartez, “JARDUNBIDE EGOKIAK LABORATEGIAN (I): ARRISKUEN PREBENTZIOA” doako prestakuntza ikastaroa antolatu du (online izango da), eta hamahirugarren edizioa honetan, aurrekoetan legez, gaia izango da UPV/EHUko ikerketa eta irakaskuntza laborategietarako praktika egokiak.
Ikastaroa unibertsitateko irakasle-ikertzaileei eta ikasleei zuzenduta dago.
Ikastaroa irekita egongo da 2025eko irailaren 12tik 2026eko abenduaren 31ra arte. Ikastaroa egin nahi baduzu, egin matrikula, eta behar beste denbora hartu aipatutako epearen barruan. 5 moduluen ebaluazio behin gaindituta, ziurtagiria jaitsi dezakezu.
Automatrikula eGelaPIn egiten da, 2025eko irailaren 12tik aurrera.
Informaziorik behar izanez gero, Etika Zerbitzura jo: bioseguridad@ehu.eus, gaian JARDUNBIDE EGOKIAK LABORATEGIAN adieraziz.
Matrikula egiteko lotura: Course: BUENAS PRÁCTICAS EN EL LABORATORIO (I): PREVENCIÓN DE RIESGOS (13ª Edición) | eGelaPI-UPV/EHU