06/02/2026-16/07/2026
Fecha Celebracion: 06/02/2026
'Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II' kongresua - Proposamenak bidaltzeko epea zabalik dago

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Joxe Azurmendi Katedrak eta Jakinek ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresua egingo dute abenduaren 16tik 18ra Donostiako San Telmo Museoan. 2019an egindako kongresuaren jarraipena izango da, Joxe Azurmendi (1941-2025) oroitzeko eta haren lana aitortzea du helburu. Lehen kongresua komunitate bezala biltzeko baliagarria izan zen. 2026koan, ordea, aurrepauso bat eman nahi da: Joxe Azurmendiren pentsamenduaz gogoeta egiteaz gain, asmoa da euskal pentsamenduaren testuinguru berriez, etorkizuneko erronkez, egiturez eta azpiegiturez ere gogoeta egitea, Joxe Azurmendik Euskal Herriarekin izan zuen konpromisoarekin jarraituz.

Dagoeneko abian da kongresurako parte-hartze deialdia. Proposamenak bi motatakoak izan daitezke; alde batetik, komunikazioak (egile bakarrarekin edo egile anitzekin), eta, bestetik, sinposioak (gehienez hiru aurkezpenekin). Proposamenak  joxeazurmendikatedra@ehu.eus helbidera bidali beharko dira 2026ko uztailaren 15a baino lehen. Proposamen bakoitzak gehienez 2.000 karaktere izango ditu eta zera jaso beharko du: izenburua, aztergaia eta laburpena. Denak aztertu ondoren EHUko Joxe Azurmendi Katedrak horien inguruko azken erabakia hartuko du.