Nola kontatu hildako aita baten gaztaroa? Ze toki izan dezake literaturak?
Nola kontatu porrot egin zuen iraultza? Ze toki izan dezakete parte hartu zutenen testigantzek?
Izen baten promesa nobelaren idazketari buruzko solasaldi bat.
Datorren asteko ostegunean, otsailaren 26an, Hedoi Etxarte idazlea izango dugu Filosofia Mintegi Irekian. Saioak "Izen baten promesa: iraultzaren memoria, autoteoria eta literatura" izango du izenburutzat, eta Etxartek pasa den urtean argitaratu zuen Izen baten promesa liburua izango du ardatz.
Mintegia Gipuzkoako campuseko HEFA-I eraikineko Batzar Aretoan izango da, eguerdiko ordubatean, eta euskaraz izango da.
El jueves de la próxima semana, 26 de febrero, tendremos al escritor Hedoi Etxarte en el Seminario Abierto de Filosofía. La charla llevará por título "Izen baten promesa: iraultzaren memoria, autoteoria eta literatura", y tratará acerca del libro Izen baten promesa que publicó Etxarte el año pasado (más abajo podéis encontrar una especie de resumen de la charla).
El seminario tendrá lugar en la Sala de Juntas de HEFA-I, en el campus de Gipuzkoa, a la una del mediodía, y será en euskera.