Anima zaitez eta eman izena UPV/EHUko Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterrean (https://www.ehu.eus/eu/web/master/euskal-hizkuntzalaritza-filologia-masterra).
Master honen helburu nagusia ikertzaileak trebatzea da, hainbat ikuspegitatik gai izan daitezen euskal hizkuntzaren edo literaturaren gai zehatz bati buruz ikertu eta espezializatzeko.
Prestakuntza programa bost ikerketa ibilbidetan egituratuta dago: Gramatika, Hizkuntzalaritza Diakronikoa eta Euskal Filologia, Dialektologia, Literatura eta Hizkuntzalaritza Aplikatua.
Masterra modalitate hibridoan eskaintzen da (aurrez aurre eta online modu sinkronoan).
Izen emateko epea MARTXOAREN 2tik 27ra egongo da zabalik. Xehetasun gehiago martxoaren 2tik 24ra Master Azokan (https://ehu-master-week.evento-virtual.com/?lang=eu), eta zalantzetarako: amaia.munarriz@ehu.eus