05/03/2026-20/03/2026
Paseo bat? Mandatu bat? Benetako inpaktua duten keinu txikiak. DENBORA boluntarioen bila dabil gertuko laguntzarako.

DENBORA boluntarioen bila dabil, Donostia, Pasaia eta Irungo senideen zaintzaileei laguntzeko.

Oparitu ordubete! Lagundu familiako zaintzaile bati zugandik gertu.

Zugandik gertu, egunero senide nagusi bat zaintzen duten pertsonak daude. Askotan bakardadean zaintzen dute eta/edo egoerak gainezka egiten du. Denbora falta da, eskuak falta dira eta, batez ere, lagunduta sentitzea falta da.

DENBORAk boluntarioak bilatzen ditu zaintzaile horiei eguneroko bizitzan laguntzeko. Nola? Ekintza erraz baina oso baliotsuekin: paseatzera atera, mandatu bat egin, elkarrizketa-tarte bat partekatu edo eguneroko gestio txikiekin lagundu. Keinu sinpleak dira, eta, batuta, benetako eragina dute.

Ez duzu esperientziarik behar aldez aurretik, eta ez duzu konpromiso handirik hartu behar. Zuk erabakitzen duzu noiz eta nola lagundu: tarte bat libre baduzu, eskaini egiten duzu; bestela, ez da ezer gertatzen.

DENBORAn eguneroko eta gertuko laguntzaz ari gara, ez zainketa profesional eta sanitarioez.

Informazio gehiago: go.ehu.eus/denbora