Egun/arratsalde on:
Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu TARTALO. Mito eta Artearen IX Nazioarteko Kongresuan parte hartzera. 2026ko azaroaren 17tik 20ra egingo da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gasteizko Letren Fakultatean.
Kongresuan aurrez aurre edo online modalitatean parte hartu ahal izango da; 15 minutuko aurkezpenetarako proposamenak 2026ko maiatzaren 8a baino lehen bidali beharko dira. Halaber, sarbide irekiko (Green Open Access) eredu baten pean lan egiten duen aldizkari akademiko batean artikulu sorta bat argitaratzea aurreikusten dugu; artikulu akademiko osoa bidali beharko da 2027ko urtarrilaren 11 baino lehen.
Informazio guztia TARTALOren web ofizialean eta atxikitutako dokumentuan aurki dezakezue.
Zuen proposamenen zain geratzen gara, eta Gasteizen ongietorria emateko aukera izatea espero dugu.
Agur bero bat,
Batzorde Antolatzailea