Bizkaiko Quirónsalud Ospitalean ikerketa bat egiten ari gara Hank® martxako exoeskeletoa erabiliz martxa errehabilitatzeko. Proiektu hau fisioterapiako doktorego-tesi baten parte da, eta Medikamentuen Ikerketarako Etika Batzordearen (CEIm) onespena du, ikerketa klinikoan eskatzen diren printzipio etikoak betetzen direla bermatuz.
Nork har dezake parte?
Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak bilatzen ditugu:
• Adinez nagusiak izatea.
• Iktus bat jasan izana.
• Zaldi-oin baten (pie equino) eraginez martxa asaldatua izatea, iktusaren ondorio gisa.
• Jarraibide errazak ulertzeko eta jarraitzeko gaitasuna izatea, saioen eta ebaluazioen garapena gauzatu ahal izateko (adibidez: eseri, jaiki, ibili, etab.).
Zer esan nahi du parte-hartzeak?
• 12 entrenamendu-saio Hank martxako exoeskeletoarekin, betiere profesional klinikoen ikuskaritzapean. Saio bakoitzak 60 minutu inguruko iraupena izango du.
• Ebaluazio oso bat hasieran eta beste bat interbentzioa amaitzean. Bakoitzak 90 minutu inguruko iraupena izango du, martxarekin eta funtzio fisikoarekin lotutako hainbat alderdi aztertu ahal izateko, besteak beste:
Alderdi biomekanikoak, hala nola zapaltzea eta martxaren patroia.
Alderdi klinikoak, hala nola muskuluen indarra, oreka eta beste gaitasun funtzional batzuk.
Bizi-kalitatea, baliozkotutako galdetegien bidez.
Parte-hartzea borondatezkoa eta doakoa da, eta etorkizunean pertsona askori mesede egin diezaieketen birgaitze-estrategia berriak garatzen lagunduko du.
Iktusa izan baduzu, edo interesa izan dezakeen senide, lagun edo ezagunen bat baduzu, partekatu informazio hau.
Informazio gehiago:
- Posta elektronikoa: saragdfisio@gmail.com// sara.gdelgado.co@quironsalud.es
- Telefonoa: 671166493
ESKERRIK ASKO IKERKETA PROIEKTU HAU ZABALTZEN LAGUNTZEAGATIK!