2025/04/09-2025/07/18
Fecha Celebracion: 15/07/2025
Zabalik dago Biozientzietako Ikasleen Estatuko IV. Kongresurako (CEEBI) izena emateko epea

CEEBI Granadako Unibertsitateko ikasleek antolatutako kongresua da, eta ikerketan, zientzian, pentsamendu kritikoan eta zientziaren dibulgazioan interesa duten biologia, biokimika, bioteknologia, farmazia eta elikagaien zientzia eta teknologiako ikasleei zuzenduta dago.

2025eko uztailaren 15etik 18ra egingo da, Granadako Unibertsitateko Zientzia Fakultatean, Fuentenueva campusean.

Kongresuko informazio guztia, baita nobedadeak ere, eskuragarri dago esteka honetan.

Izena emateko epea zabalik egongo da plaza guztiak bete arte. Gainera, UPV/EHUko ikasleentzat 10 euroko deskontua egongo da kongresura bertaratzen bazara, kasu horretan EHU2025 deskontu-kodea erabiliz.