Nazioarteko Kongresurako Gonbidapena – Emergent Sovereignties
Bilbo, 2025eko azaroaren 27an eta 28an
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Parte Hartuz ikerketa taldeak gonbidapena luzatzen dizu Nazionalismoari buruzko nazioarteko V. kongresuan parte hartzeko, 2025eko azaroaren 27an eta 28an, Bilboko Bizkaia Aretoan ospatuko dena. Emergent Sovereignties izenburupean, kongresuak estaturik gabeko nazionalismoen nortasun, lurralde eta estatu-eraikuntzak aztertuko ditu.
Mahai nagusietan honako gaiak eztabaidatuko dira: sezesio-prozesuak eta subiranotasuna ikuspegi geoestrategikotik; feminismoa, intersekzionalitatea eta nazionalismoa; burujabetza digitala eta estaturik gabeko nazioak; nazionalismoaren eta subiranotasunaren erronka berriak. Gogoeta akademiko honetara bat egitera gonbidatzen zaitugu, zure ikuspegia partekatzeko espazio kritiko eta aberasgarri batean. Era berean, kongresuan aktiboki parte hartzera animatzen zaituztegu, zuen komunikazio-proposamenak bidaliz. Interesdunek abstracta bidali ahal izango dute, ekainaren 30a baino lehen, ondorengo estekaren bidez:
https://erabili.liberaforms.org/subiranotasun-emergenteak.-vth-intern.-conferen
Bertan topatuko dituzue kongresuan landu nahiko genituzkeen gai zehatz guztiak (Call for Abstract-a ere erantsita dago). Informazio gehiago eta izen-emateak egiteko, jar zaitezte gurekin harremanetan: subiranotasunakaztergai@ni.eus
Parte Hartuz ikerketa taldea (UPV/EHU)