2025/05/28-2025/06/12
Bultzatu aldaketa soziala zure unibertsitatetik. Parte hartu orain!

UPV/EHUko Garapen Jasangarrirako eta Konpromiso Sozialerako Zuzendaritzak  eta BizkaiaGara Bizkaiko boluntariotza eta partaidetza sozialerako agentziak ahaleginak batu ditugu unibertsitateko ikasleek gizartean parte-hartze aktiboa izan dezaten. Ikasleak sentsibilizatu nahi ditugu, inguruko erronkekin konprometitu, eta aldaketarako eragile bihur daitezen ahaldundu, Bizkaia justuago eta solidarioago batean laguntzeko.

Imajinatu unibertsitate bat non gazteek, gizarteko eragile aktibo zareten aldetik, erronka bat eraiki eta gauzatu dezakezuen, zuen ideien, gogoeten eta pentsamenduen bidez sortua, unibertsitateko bizitzan eta hortik harago beste pertsona batzuk aktiboki parte hartzera bultzatuko dituen erronka.

Horregatik, zuen ideiak, nahiak, ahotsak... jaso nahi ditugu, eta, hortik abiatuta, erronka komun bat eraikitzen hasi, pertsona helduek osatutako espazio libre batean, eta gune horren sustatzaile eta protagonista izan zaitezkete.

Animatu proposatzera!

Zure ahotsa entzun dadila!