2025/05/29-2025/06/17
Fecha Celebracion: 03/06/2025
#HiloTesis: zure ikerketa ezagutarazteko lehiaketa

Doktorego ikasleen artean dibulgazio jarduera sustatzeko eta haren ikerketa emaitzak gizarteari hurbiltzeko, Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziako (CRUE) Dibulgazio eta Kultura Zientifikoko Sareak (RedDivulga), Ignacio Larramendi Fundazioarekin batera, "#HiloTesis: zure doktorego tesia sare sozialetan" lehiaketaren V. edizioaren deialdia proposatu du.

#HiloTesis ekimenaren helburua da doktoregoko ikasleen artean dibulgazio-jarduera sustatzea, beren ikerketaren emaitzak gizarteari erakuts diezazkioten eta beren lana zertan datzan, nola egiten duten eta helburua zein den azal dezaten. Komunikatzeko formula da hari formatuko ikerketa-lanari buruzko informazioa argitaratzea BlueSky sare sozialean. Hariak argitaratzeko epea ekainaren 3an hasi eta hil bereko 17an amaituko da.

Doktorego-tesia egiten ari direnentzat eta azken 12 hilabeteetan tesia amaitu eta defendatu dutenentzat dago irekita lehiaketa. EHUtik parte hartzen dutenek, lehenik eta behin, Larramendi Fundazioak estatu mailan ematen dituen 500 euroko sei sarietako bat jaso ahalko dute, eta, bestetik, EHUk ematen duen sari bat, EHUdendaren 300 euroko bonu bat.