Elebitasunari buruzko ikerketa egiten ari dira elkarlanean EHUko EUDIA ikerketa taldeko kideak eta Herbehereak estatuko Frisiako Friske Academyko kideak. Ikerketa aurrera eramateko ezinbesteko zaie gizartearen parte-hartzea. Horregatik, dei egiten dute ondoko webgunean sartu eta inkesta txiki bati erantzuteko ekainaren 8a baino lehen: https://multacc.eu/
Zeregina oso erraza da: parte hartzen duenak Euskal Autonomia Erkidego eta Nafarroako hainbat lekukoren gaztelaniazko narrazio laburrak entzungo ditu eta hiztun bakoitza nongoa den adierazten saiatu beharko du, mapa bateko 8 aukeren artean.
Ikerketa honen helburua da jakitea Euskal Herriko eremu desberdinetan gaztelania desberdina egiten den eta hori antzemateko gaitasunik duten gainerako euskaldunek.
Eskerrik asko parte hartzeagatik! Asko eskertuko genuke zure ingurukoen artean ere zabalduko bazenu.