2025/06/03-2025/06/13
Ziurtagiria elkartasun eta lankidetza jarduerengatik (BOLUNTARIOTZA) hautazko kredituak aitorpena eskatzeko hurrengo epea: ekainaren 13rarte

EHUko Koordinazio eta Konpromiso Sozialeko Errektoreordetzak kudeatu edo babestutako boluntariotza- edo lankidetza-jardueretan parte hartzeagatik kreditu 1 emango da 30 orduko. Gehienez ere ikasketa-planeko 6 kreditu eskatu ahal izango dituzte horien truke.

Epe honetan, eskaerak egiteko epea ekainaren 2an hasi eta 13an (ostirala) amaituko da.

Oharra: Eskaerari hurrengo eranskinak erantsi behar dizkiozu: ERANSKINA (ikasleak betetako eta sinatutako txostena) eta erakundearen ziurtagiria (boluntariotzako erakundeak egindako eta sinatutako txostena). UPV/EHUk jatorrizko agiria eskatzeko eskubidea erreserbatzen du beretzat agiriak erkatze aldera. Gainera, Boluntariotzaren oinarrizko prestakuntzaren ziurtagiri bat erantsi behar duzu, gutxieneko iraupena 5 ordutakoa izanik.