2025/06/05-2025/06/20
EHUko ikasleen VIII. Biltzarra izango da honako gaiaz: “Gure gradu amaierako lanek (GrAL) mundua aldatzeko balio dute “ IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DA

Aurreko edizioen arrakastaren ondotik, datorren urrian EHUko Ikasleen VIII. Biltzarra izango da honako gaiaz: “Gure gradu amaierako lanek (GrAL) mundua aldatzeko balio dute”.  Biltzar hori EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordetzak bultzatutako ekimena dugu.

Bertan aurkeztuko dira 2024/25 ikasturteko gradu amaierako lan (GrAL) hoberenak, Graduko azkenengo ikasturteko ikasleek Agenda 2030eko Garapen Iraunkorrerako Helburuak izeneko markoan egindakoak.

VIII. biltzar hau baliatu nahi dugu zuek bezala ikasleak direnen  ikerlan eta etorkizuneko erronka horien partaide izan zaitezen, ziur baikaude zeuk ere izango duzula zer eskaini.

Saioak urrian egingo dira eta jardunaldi berean banatuko dira banatuko dira Kongresuko sariak.

Komunikazioak bidaltzeko epea irailaren 24an itxiko da.

Zeren zain zaude zeurea bidaltzeko?

Proposamenen bidalketaren inguruko informazio gehiago hemen: go.ehu.eus/ikasleen-biltzarra