2025/06/05-2025/06/20
Fecha Celebracion: 05/06/2025
“Hiriak klima-aldaketaren aurrean: egokitzapen jasangarria eta erresilientzia bero-boladen aurrean" udako ikastaroa
SAREN ikerketa-taldeak "Hiriak klima-aldaketaren aurrean: egokitzapen jasangarria eta erresilientzia bero-boladen aurrean" udako ikastaroa antolatu du, erronka horri hainbat esparrutatik nola aurre egin hausnartzeko.
Ikastaroa hiru ataletan egituratzen da: arriskuaren ebaluazioa eta bero-boladek osasunean duten eragina, ingurune eraikirako egokitzapen soluzioak (Naturan Oinarritutako Soluzioak nabarmenduz), eta egokitzeko nazioarteko estrategiak.
Ezagutza teknikoa, esperientzia praktikoa eta ikuspegi soziala uztartzen dituen ikuspegi integratzailea sustatuko du. Uste dugu oso interesgarria izan daitekeela jasangarritasunarekin konprometitutako unibertsitate-komunitatearentzat, eta, horregatik, parte hartzera animatzen zaituztegu.
SAREN Ikerketa taldea