Euskal Herriko Unibertsitateak bat egingo du beste urte batez Ikertzaileen Europako Gauarekin, Europan ospatzen den zientzia dibulgaziorako ekitaldi handienetako batekin. Aurten irailaren 26an egingo da.
EHU Ikertzaileen Europako Gauean izango da, bi ekitalditan:
1) Ikertzaileen Europako Gauaren Azoka. Gure unibertsitateak ekimen horretan hartuko du parte, G9-SCIENCE4All proiektuaren esparruan, aipatutako egunean 17:00etatik-21:30era, Bilboko Areatzako kaian, txokoak edo estand-ak antolatuz.
Proiektu horretan parte hartzen duten G-9ko unibertsitateek aurten sustatuko dituzten jarduerak bost misio hauekin lotutakoak izango dira:
- Minbizia.
- Klima aldaketarako egokitzapena (gizarte eraldaketa barne).
- Ur eta ozeanoak.
- Hiri adimendunak eta klimatikoki neutroak.
- Lurzoruaren eta elikagaien osasuna.
Beraz, gonbidatzen zaituztegu lerro nagusi horiekin zerikusia izan dezaketen proposamenak aurkeztera, edo aurretiaz prestatuta dituzuenak egokitzera, modu naturalean horretarako biderik ematen badute behintzat. Proposamenak aztertzean, kontuan izango da proposatutako jarduerak gai-ardatzarekin daukan lotura. Hala ere, ez da ezinbestekoa jarduerak gai horrekin loturarik izatea, Ikertzaileen Europako Gauaren azken helburua ikertzaileak eta euren lanak gizarteratzea baita.
Bidali zure proposamena esteka honen bitartez: https://www.ikertzaileengaua-ehu.org/proposamenak-2025/. Esteka gaituta izango duzu ekainaren 9ra arte.
Informazio gehiago webgune honetan: https://www.ikertzaileengaua-ehu.org/hasiera/
Deialdiari buruzko zalantzak argitzeko eta informazioa eskatzeko, idatzi, mesedez, helbide honetara zientzia-astea@ehu.eus; edo deitu zenbaki honetara:
94 601 52 35 (Nagore Gainza)
2) OREgaua, ORE4citizens ekimenaren baitan sortua, klima-erronkari heltzen dio, energia berriztagarriak irtenbidearen parte bezala. OREgaua izenak ORE (Offshore Renewable Energy) eta GAUA (gau hitza euskaraz) batzen ditu, eta itsas energiaren arloko ikertzaileen Europako Gaua da.
Aurten, irailaren 26an ospatuko da Barakaldoko Lasesarre kiroldegian, 17:00etatik 21:30era bitartean. Ekimen honetan parte hartu nahi baduzu, informazio guztia esteka honetan aurki dezakezu: Proposamenak OREgaua 2025 | OREgaua
Proiektua itsas energia berriztagarrietan oinarrituta egon arren, honako arloetan sustatu nahi ditugu jarduerak eta esperimentuak:
- Energia.
- Elektrizitatea eta elektronika.
- Materialak.
- Geologia.
- Fisika eta matematikak.
- Ingeniaritzak.
- Eta energia berriztagarrietan aplikazioa izan dezakeen edozein diziplina tekniko.
Helburua da gizarteari modu bisual eta ludikoan erakustea diziplina teknikoen garrantzia eta horien aplikazioa energiaren sektorean. Era berean, ikertzaileen lana gizartera hurbiltzea bilatzen da. Proposamen berriak nahiz aurrez prestatuak aurkeztera gonbidatzen zaituztegu, betiere proiektuaren gaiarekin bat etor daitezkeenak.
Bidali zure proposamena esteka honen bidez ekainaren 9ra arte: https://oregaua.org/eu/oregaua-2025-proposamenak/
Informazio gehiago hemen: https://oregaua.org/eu/hasiera/
Deialdiari buruzko zalantzak argitzeko eta informazioa eskatzeko, idatzi helbide honetara oregaua@tecnalia.com edo deitu telefono hauetara:
946017332 (Pablo Eguía UPV/EHU)
664111030 (Eider Robles UPV/EHU – TECNALIA)