Kaixo!
Euskara teknologizatzen lagundu nahi?
HiTZ Zentroan euskararentzako hizkuntza-teknologiak ikertzen ditugu, eta noizean behin euskal komunitatearen laguntza eskatzen dugu gure ikerketa-lanetan aurrera egiteko.
Oraingoan, gaztelaniatik euskarara egindako itzulpenen kalitatea neurtzen laguntzera gonbidatu nahi zaituztegu. Baina ez edonolako testuak: txio labur eta informalez ari gara. Sarri ez dira errazak izaten itzultzeko!
Parte hartzeko baldintza bakarra da euskaraz gutxienez C1 maila izatea.
Boluntario askoren beharra dugu emaitza sendoak lortzeko, beraz, animatu eta zabaldu mezua zure inguruan ere!
Parte hartzeko, sartu hemen eta... ondo pasa!
---
Nora Aranberri
HiTZ Zentroa, Informatika Fakultatea www.hitz.eus
Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa, Letren Fakultatea
UPV/EHU