EHUko Janssen Gelak antolatutako Jardunaldia, gaixotasun autoimmune sistemikoei buruz hausnartzeko eta eguneratzeko gune bat sortzea bilatzen duena, haien arreta integrala lantzen duten hainbat diziplinatako profesionalak bilduz. Alderdi klinikoak, psikosozialak eta ikerketa translazionalekoak jorratuko dira, asistentziaren koordinazioa azpimarratuz.
Jardunaldia 2025eko uztailaren 10ean izango da [16:00-18:30] Biobizkaia Osasun Ikerketa Institutuko Ekitaldi-Aretoan (Gurutzeta-Barakaldo).
Jardunaldiaren egitaraua erantsitako fitxategian eskuragarri dago.
Bertaratze-agiria emango da.
Izen ematea doan, uztailaren 7ra arte edo lekua bete arte, hemen:
https://www.ehu.eus/eu/web/aula-janssen/jardunaldiak/2025-07-10/gaixotasun-autoimmune-sistemikoak/izena-ematea