2025/08/29-2025/09/15
Fecha Celebracion: 01/09/2025
Unibertsitateko mikrokredentziala HaziCampusean ESKOLAKO ESPAZIO BERDEEN ERABILERA DIDAKTIKOAREN INGURUAN

Unibertsitateko mikrokredentziala HaziCampusean ESKOLAKO ESPAZIO BERDEEN ERABILERA DIDAKTIKOAREN INGURUAN

Prestakuntza honetan eskolaren espazio berdearen aukerak aztertuko dira "Tokian Oinarritutako Ikaskuntza" ikuspegitik. EHUko Arabako Campuseko baratzeak parte-hartzaileei testuinguru erreala eskainiko die 2025/2026 ikasturtean zehar hainbat proposamen didaktiko ezagutu eta praktikan jartzeko.

IRAKASLE ARDURADUNA: Arantza Rico (HaziCampuseko koordinatzailea eta Zientzia Esperimentalen Didaktikako Irakaslea)

NORENTZAT: Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzendutako “Lekuan Oinarritutako Ikaskuntzari” buruzko prestakuntza da, eta Hezkuntza eta Kirol Fakultatean eta Arabako Campuseko Baratze Ekologikoan emango da. Eskoletako berdeguneen hezkuntza-aukerak aztertzen ditu, batez ere patio naturalizatuak dituzten ikastetxeetarako. STEM hezkuntza eta iraunkortasuna integratzen dituen ikastaro praktikoa da, baliozkotutako eta gelara transferitu daitezkeen proposamen didaktikoekin. Unibertsitatearekin kolaborazioak hasteko aukera ere eskaintzen du, ikasgelan STEM proposamenak praktikan jartzeko.

HEZKUNTZA HELBURUAK:

Oinarrizko permakultura printzipioak ulertzea eskolako berdegunea naturalizatzeko eta habitatak sortzeko.

Tokiko biodibertsitatea ezagutzea, berreskuratzea, biderkatzea eta babestea.

Eskolako kanpo-espazioaren ikerketarako aukerak esploratzea: laginketa egiten ikastea, frogak bilatzea, behaketak eta konparazioak egitea.

Ikerketa gidatuaren bitartez naturako elementuak identifikatzen ikastea bioaniztasuna eta habitaten artean loturak eginez.

Naturaren garrantziaz jabetzea eta ematen diguten onurekin erlazionatzea hurbileko adibideak erabiliz.

Eskolako habitateko izaki mikroskopikoak ezagutzea lupak, mikroskopioak eta sakeleko aplikazioak erabiliz.

Eskolako ingurune berdean testuinguratutako STEM arloko sekuentzia didaktikoen adibideak aztertzea eta jarduera didaktikoak aurrera eramatea.

DATA: Saioak asteazkenetan izango dira, 15:00-17:00 edo 15:00-18:00. Guztira 9 saio izango dira, 2025eko urritik 2026ko apirilera. (programa hemen edo webgunean kontsultatzea gomendatzen da, saio bakoitza noiz den jakiteko informazio zehatza izateko).

HIZKUNTZA: Prestakuntza ia osoa euskaraz emango da.

LEKUA: Arabako Baratze- EkoDidaktikoan (HaziCampusa). P.º de la Universidad, 15, 01006 Vitoria-Gasteiz, Alaba.

INFORMAZIO GEHIGARRIA: Informazio guztia eta izen ematea: hemen