2026/03/16-2026/04/14
Fecha Celebracion: 16/03/2026
Arabako Campusa. INIZIA Araba Campusa Ekintzailetza Programaren INIZIA 2026 Sarien deialdia ireki da.

INIZIA 2026 SARIEN DEIALDIA ZABALIK

Hautagaitzak aurkezteko epea 2026ko apirilaren 14ra arte

Sariak kultura ekintzailea sustatzeko INIZIA Arabacampus programaren barruan sartzen dira. Programa horretan, UPV/EHUko Arabako Campusak eta BIC Arabak parte hartzen dute.

Helburua: enpresa-ekimen berritzaileak eta/edo oinarri teknologikokoak diren proiektuak saritu nahi dira.

Kategoriak

Kategoria: “Ekimen Berritzaile Berriak”

Parte-hartzaileak

UPV/EHUko edozein ziklotako tituludunak edo graduatu ondokoak.

UPV/EHUko irakasle-ikertzaileak.

UPV/EHUn egindako ikerketa baten ondorioz garatutako teknologia erabiltzen duten sustatzaileak.

Saria

Lehen sari bat eta bigarren sari bat “Ekimen Berritzaile Berriak” kategorian, 1.500,00 eurokoa eta 1.000,00 eurokoa, hurrenez hurren.

Sari horiek proiektu saritua aztertzeko eta garatzeko prestakuntza-jardueretan, ekipoetan eta zerbitzuetan erabili beharko dira (kanpoko prestakuntza, aholkularitza, maketak eta prototipoak egitea, etab.).

Hautagaien balorazioa

Produktuaren/prozesuaren/zerbitzuaren berrikuntza eta originaltasuna.

Merkatu aukera eta jarduera sektorearen interesa.

Talde eskatzailearen diziplinartekotasuna.

Ideiaren funtzio edo balio soziala.

 

Kategoria: “Gradu Amaierako Proiektuak, Master Amaierako Proiektuak eta Doktorego Tesiak”


Parte-hartzaileak:

2024-2025 eta 2024+5-2026 ikasturteetan Gradu Amaierako Proiektua edo Master Amaierako Proiektua ari diren edo aurkeztu duten ikasleak.

Doktorego tesia egiten ari diren edo 2024-2025 eta 2025-2026 ikasturteetan aurkeztu duten ikertzaileak, proiektuaren merkatu aukerak aztertzeko eta, positiboa bada, proiektua gauzatzeko borondatea dutenak.

Saria

Hiru sari “Gradu Amaierako Proiektuak, Master Amaierako Proiektua eta Doktorego Tesiak” kategorian, 500,00 eurokoa bakoitzarentzat.

Hautagaien balorazioa

GRAL/MAL/Tesian garatutako produktuaren/prozesuaren/zerbitzuaren berrikuntza eta originaltasuna.

GRAL/MAL/Tesiak ekintzailetzarekin duen harremana.

 Proiektuaren garapen eta bidegarritasun maila.

GRAL/MAL/Tesien proiektua aurkezpen bideoaren bidez komunikatzeko gaitasuna.

 

Proiektuak aurkezteko azken eguna: 2026ko apirilaren 14ra

Proiektuak aurkezteko modua: erregistro Elektronikoa

Justifikazioak aurkezteko azken eguna: 2026ko urriaren 31

Dokumentuak

2026 Ebazpena_Resolución

2026_Oinarriak_Bases

2026_PREMIOS INIZIA SARIAK_eranskina_I_GRAL_MAL_Tesia

2026_PREMIOS INIZIA SARIAK_eranskina_I_Ideas_Ideiak

2026_PREMIOS INIZIA SARIAK_eranskina_II_GRAL_MAL_Tesia

2026_PREMIOS INIZIA SARIAK_eranskina_II_Ideas_Ideiak

2026_PREMIOS INIZIA SARIAK_eranskina_III_Ideas_Ideiak