Ingeleseko tailerrak Arabako Kanpusean
www.ehu.eus/araba/ikasi-hizkuntzak
Izena emateko epea: martxoak 27 TED tailerrerako ; apirilak 16 Start from 0 ikastarorako
Prezioa: 30 €; ikasleak: 15 €
Galderak: arabakohizkuntza.laborategia@ehu.eus
Start from 0
Hastapen-ikastaro honek hizkuntzaren oinarrizko nozioak erakutsiko dizkie parte-hartzaileei, gramatika-egiturak barne, ingelesez oinarrizko modu ulergarrian komunikatzeko tresnak izan ditzaten. Ikaskuntza-prozesua dinamizatzeko pentsatuta dago, bereziki esperientzia-geletako ikasleena, baina baita ingelesa ikasten hasi behar duen edonorena ere.
BIMODALA: ONLINE EDO AURREZ AURRE, ZEUK AUKERATZEN DUZU
HELBURUA: Oinarrizko ingelesa ikastea komunikatzen hasteko eta ikaskuntzarekin jarraitzeko.
ONURADUNAK: Esperientzia gelak. Administrazioko langileak. Ikasleak.
MAILA-BALDINTZAK: Ez dago, ikastaroak oinarrizko nozioak eskaintzen ditu.
IRAUPENA: 9 ordu (1,5 orduko 6 saio)
ORDUTEGIA: osteguna 13:30-15: 00
EGUTEGIA: apirilak 16, 23; maiatzak 7, 14, 21, 28
LEKUA: Elurretan, gela zehazteke
TED Text and Video Training: Vocabulary, Pronounciation, Listening
Hiztegia, ahoskera eta entzuteko trebetasuna dira erabiltzaileen hizkuntza-maila adierazten dutenak. Lantegi honetan arlo oso zehatz bateko alderdi hauek jorratuko ditugu: arlo profesionala.
HELBURUA: Parte-hartzaileek gai akademiko eta/edo zientifiko interesgarriei buruzko TED bideoak aztertuko dituzte. Horrela, entzumen-ulermena eta ingelesezko hiztegia hobetzeaz gain, hiztegi teknikoaren ahoskera praktikatu ahal izango dute audio-transkripzioak erabiliz, bai eta gainerako ikasleek aurkeztutako galderei erantzun ere. Horrela, eremu profesionaleko audioak/testuak ulertzeaz gain, emaitzen aurkezpen egokia egiten eta unean bertan egindako galderei erantzuten ere ikasten dute.
BIMODALA: ONLINE EDO AURREZ AURRE, ZEUK AUKERATZEN DUZU
ONURADUNAK: Arabako Campuseko ikasleak, irakasle eta ikertzaileak eta ikertzaile kontratatuak.
MAILA-BALDINTZAK: Gutxieneko ingeles-maila B1 edo B2 maila baxutik hurbil egon behar da, hau da, ingeles-maila nahiko arina. Horrek esan nahi du ingelesa ahoz eta idatziz ulertzeko eta elkarrizketa bat jarraitzeko gai izan behar dela.
IRAUPENA: 9 ordu (1,5 orduko 6 saio)
ORDUTEGIA: ostiraletan 12:00 – 13:30
EGUTEGIA: martxoak 27; apirilak 17, 24; maiatzak 8, 15, 22
LEKUA: Elurretan, gela zehazteke