2026/03/24-2026/04/30
IKASLEEN ELIKADURA INTUITIBOARI BURUZKO INKESTA
Kaixo,
EHUko ikasleen elikadurari buruzko ikerketa bat garatzen ari gara. Ikasle ahalik eta gehienengana iritsi nahi dugu, eta oso lagungarria izango litzateke inkesta hau beteko bazenu eta zabaltzen lagunduko bazenigu. Emaitzek gure campusak hobetzen lagunduko digute.
Inkesta erabat anonimoa eta oso erraza da, eta 5 minutu baino gutxiagoan betetzen da.
Eskerrik asko bete eta zabaltzeagatik!
Proiektuaren izenburua: Elikadura intuitiboaren ebaluazioa unibertsitatean: ikasleen ongizatera hurbilketa bat elikadura-jasangarritasunetik
Proiektuak UPV/EHUko Campus Bizia Lab deialdiak finantzatu du, eta Unibertsitateko Etika Batzordearen onespena du.