2026/03/26-2026/05/16
Fecha Celebracion: 04/05/2026
EHU-KO IKASLEENTZAKO LAN-ESKAINTZA – 2026ko MAIATZA

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Basque Centre for Climate Change-ko (BC3) ikertzaile-talde bat gara, eta trantsizio energetikoari eta jasangarritasunari buruzko ikerketa-proiektu batean ari gara lanean (https://www.biodiversa.eu/2023/04/19/bridgingvalues /). Unibertsitateko ikasle edo eta ikasle oihen bila gabiltza, maiatzean Araban aurrez aurreko inkestak egiten laguntzeko.


Jarduera ikerketa akademikoko proiektu baten esparruan kokatuko da, eta inkestatzaileen lana Aztiker enpresaren bitartez kudeatuko da. Enpresa horrekin lan-kontratu bat formalizatuko dute hautatutako pertsonek.


Funtzio nagusiak

  • Aurrez aurreko inkestak egitea, aurrez ezarritako protokoloari jarraiki.
  • Zuzeneko elkarreragina azterlaneko parte-hartzaileekin.
  • Bildutako informazioaren erregistro egokia.

Baldintzak:

  • Egoitza Arabako probintzian izatea.
  • Komunikazio-trebetasun onak eta publikoarekiko errespetuzko tratua.
  • Euskararen ezagutza.
  • Erantzukizuna eta puntualtasuna.

Lan eskeintza:

  • Aztiker enpresaren bidezko lan-kontratua.
  • Inkestak egiteko aurretiko prestakuntza.
  • Esperientzia praktikoa ikerketa sozialeko/akademikoko proiektuetan.
  • Enpresa kontratatzaileak ezarritako baldintzen araberako ordainsaria.
  • Lan-aldia: Maiatzak 4-15 (Lan-jardun osoa. Astean 35 ordu.).

Nola parte hartu: Interesdunek honako hauek bidali beharko dituzte:

  • Izen-abizenak.
  • Harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa
  • Curriculuma bidali idazkaritza@aztiker.eus helbidera.
  • Emailaren tituluan idatzi "inkestatzailea" hitza mesedez
  • Izena emateko azken eguna: 2026ko apirilak 27.
     

Beste edozein kontsulta egiteko, jarri harremanetan posta elektroniko bidez.

  • Unai Pascual (Basque Centre for Climate Change, BC3)
  • David Hoyos (Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, EHU).