Kudeaketa abantailan bihurtu: mendera ezazu kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta eramazu zure kirol-erakundea hurrengo mailara adimen artifizialarekin.
Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako Kirolaren Euskal Eskolarekin batera antolatutako ikastaroa Bilboko Elkano Ekonomia eta Enpresa Fakultatean izango da.
20 orduko mikrokredentzial praktiko eta ziurtatuaren bidez, zuzendaritza-erantzukizunak dituzten pertsonei tresna ekonomiko-finantzario aplikatuak eman nahi zaizkie (adimen artifizialaren laguntzarekin), erabakiak hobeto hartzeko, arriskuak prebenitzeko eta gobernantza indartzeko.
Funtsezko alderdiak jorratuko dira, hala nola aurrekontuaren plangintza eta kontrola, diruzaintzaren kudeaketa, finantzaketa- eta babes-iturriak, zerga-betebeharrak betetzea, dirulaguntzen justifikazioa eta kudeaketa-jardunbide egokiak ezartzea, adimen artifizialaren laguntzarekin.
Matrikula egiteko epea apirilaren 30ean amaituko da. Programa osoa eta inskripzioak hemen:
https://mikrokredentzialak.ehu.eus/eu/ikastaroa/kudeaketa ekonomiko-finantzarioa-adimena-artifiziala-klubes-federazioak-kirolak
Datak: maiatzaren 5,7,12,14,19,21 eta 26an 17:00etatik 20:00etara.