2026/04/13-2026/04/30
Fecha Celebracion: 13/04/2026
ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN XXVI. ASTEAN BURUTU DAITEZKEEN JARDUEREN GAINEKO PROPOSAMENAK AURKEZTEKO DEIALDIA

UPV/EHUko Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzak, Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzaren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen 2026ko edizioa antolatuko du, zientziaren kultura eta aurrerapen teknologiko berriak hedatzeko, gazteen artean zientziarako zaletasuna pizteko, eta gizarteak zientziarekiko duen konpromisoa eta inplikazioa areagotzeko.

Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzaren asmoa aipaturiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astean ahalik eta irakasle eta ikertzaile gehien parte har dezatela da, eta horretarako bertan parte hartzeko aukera emanez deialdi hau zabaltzea erabaki du.

Proposamenak aurkezteko epea 2026ko apirilaren 30ean amaituko da.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XXVI. Astea burutzeko data azaroaren 3tik 8ra izango da.

Deialdiaren inguruko gorabeherei buruzko galderak honako helbide elektroniko honetara zuzenduko dira: zientzia-astea@ehu.eus