Kongresu honetan Bizkaiko Foruaren eta gizartearen 500 urteko bilakaera eta gorabeherak aztertu nahi ditugu, aintzat harturik Foru Ogasuna Bizkaiko agintearen eta gobernuaren indargunea dela. Bestalde, jatorriz Bizkaikoak ziren guztiek Bizkaiko Foruari hel ziezaioketen, euren bizilekua edozein izanik ere, eta, beraz, Kongresu honen emaitzek “Bizkaiko mundu mailako historia” baten oinarriak ere sortzeko izan daiteke, Patrick Boucheronen liburuaren ereduari jarraiki.
Programak Foruak dituen alderdi guztiak eta gaur egun arte izan duen bilakaera jorratuko ditu: Bizkaiko erakundetzea eta gobernu politikoa, Batzar Nagusiak, Foru Ogasuna, ekonomiaren arlo guztiak, zuzenbide pribatua, gizartea, eguneroko bizitza, populazioa eta soziabilitatea, oroimenerako lekuak, ondare immateriala, jaiak eta herri-kultura, musika, eta Bizkaian historia egin duten bizitzak eta abar.