2026/07/03-2026/07/18
Doktoretza-tesi baterako proposamena: gizarte jasangarria eta aldi berean, denontzako oinarrizko beharrak asetzeko gai dena

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ekopol taldea Eusko Jaurlaritzaren 2026ko Doktoretza aurreko Beketarako eskaerak prestatzeko hautagaien bila dabil.

Zehazki, energia- eta material-eskakizunak sakonago aztertu nahi ditugu, bizi-estandar duinak betetzeko, energia berriztagarrien potentzialekin alderatzeko eta planetaren mugen barruan modu iraunkorrean garatuko den gizarte baterako etorkizuneko agertokiak zehazteko.

Erantsitako fitxategian ikus ditzakezu proposamenaren xehetasun gehiago.

Beken epea uztailaren 20ra arte.