2026/07/08-2026/10/02
Fecha Celebracion: 08/07/2026
EHUkultura Gipuzkoa: Antzerki-inprobisazioa tailerra

Antzerki-inprobisazioa tailerra

Hastapeneko ikastaro honetan antzerki-inprobisazioaren oinarrizko tresnak landuko ditugu. Horretarako, momentuan sortzen denari zabalik egoten ikasiko dugu, arreta biziz entzunez, taldean presente egonez eta besteekin elkarbanatzen ikasiz.

Klaseak askatasunez eta konfiantzaz esperimentatzeko guneak dira.  Ariketa praktiko eta antzerki-jolasak landuz inprobisazioaren oinarriak modu ludikoan entrenatuko ditugu, beti ere gozamena eta dibertsioa erdigunean jarriz.

Ez da beharrezkoa aurretiko esperientziarik izatea antzerkian edo inprobisazioan. Ikasteko gogoa eta ondo pasatzeko prestasuna besterik ez dira behar.

Ordutegia: osteguna 14:30etatik 17:00etara. (Gipuzkoako Canpusean)
Egutegia: 2026ko urriaren 1etik abenduaren 10era. (27,5 ordu) 
Hizkuntza: euskaraz
Izena emateko epea irekita dago
Informazio gehiago

 Adi egon! Ez gelditu lekurik gabe!