EHUren 2026ko aurrekontuetan, Arabako Campuseko ikasleen ongizatea eta bizigarritasuna hobetzeko ekimen bat jasotzen da. Esparru horretan, unibertsitate-zentroetan espazio atseginak, irisgarriak eta bizikidetzakoak sortzea bultzatu nahi da. Ondorioz, graduko titulazioak ematen dituzten Arabako Campuseko ikastetxeei zuzendutako deialdi hau irekitzen da, horrelako espazioak sortzeko proposamen zehatzak aurkez ditzaten.