Eusko Ikaskuntzarekin batera zabaldu den Ikerketa Sustatzeko eta Babesteko Programaren 3. deialdiaren berri eman nahi dizuet.
Deialdia bereziki masterreko ikasleei zuzenduta dago, baina doktoregaiek eta graduko 4. mailako (edo gradu bikoitzeko 5. mailako) ikasleek ere parte har dezakete.
Programak 2.000 euro garbiko 3 laguntza eskaintzen ditu, banaka zein taldean aurkeztutako ikerketa edo azterlanak garatzeko. Lanak euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez egin daitezke, eta hainbat arlotako proposamenak hartzen dira kontuan, besteak beste: adimen artifiziala, osasun mentala, identitatea, migrazioa, ondarea, parte-hartzea edo garapen sozioekonomikoa. Baita kategoria honetan sartzen ez diren bestelako gaiak ere.
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko azaroaren 1ean amaitzen da.
Interesa izanez gero, deialdiaren oinarriak eta informazio guztia hemen kontsulta ditzakezue:https://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/proiektuak/3-deialdia-eusko-ikaskuntzaren-ikerketa-sustatzeko-eta-babesteko-programa-/pr-93/