2026/09/15-2026/10/31
18 – 35 urte bitarteko parte-hartzaileak behar ditugu “EHU-ko KOMUNITATEAREN KALITATE SEMINALAREN KARAKTERIZAZIO EPIDEMIOLOGIKO ETA MOLEKULARRA” ikerketan. Proiektuarekin jarraitzen dugu!

EHU-ko komunitatearen ugalkortasun ahalmena aztertzeko 18 – 35 urte bitarteko gizonezko parte-hartzaileak behar ditugu. Egin tarte bat zientziari; zure ekarpena ezinbestekoa da!

Azken hamarkadetan egin diren ikerketa lanek iradoki dutenez gizon osasuntsuen semenaren kalitateak jaitsiera nabarmena pairatu du. Horren harira emaitza berdintsuak lortu dira baita pertsona gazteetan, zeintzuek bizitzako ugalkortasun ahalmen handiko etapan aurkitu ohi diren. Dirudienez beherakada hori ingurumeneko eta faktore soziokonduktualeri lotuta egon daiteke. Baina honen inguruan unibertsitateko komunitatean oinarritutako ikerketak mugatuak dira.

Galdetu al diozu inoiz zure buruari, zure bizi estiloak eragina izan dezakeen zure ugalkortasun ahalmenean? Zentzu honetan, zientzia "-omiko"-en (genomika, transkriptomika, epigenomika edo proteomika) garapen eta aplikazioak, espermatozoideek jasaten dituzten prozesu biologikoetan parte hartzen duten molekulen ezagutza handiagoa ahalbidetzen du. Eta horrek, ugalkortasun ahalmen handiena duen espermatozoidearen ezaugarri molekularrak deskribatzeko aukera ekarri dezake, etorkizunean gizonezko antzutasunari aurre egiteko tratamenduak lortzeko erabilgarri izan daitekeena.  

Guzti hori dela eta, Bizkaiako Campusean burutzen gabiltzan ikerketa proiektu honetan zure laguntza behar dugu, 30-45 minutuz galdetegiak erantzun eta semen lagina emateko prest dauden unibertsitateko gizonezkoak bilatzen ditugu, bizi estiloa eta semen laginen parametroak erlazionatuko dituen ikerketa batean parte hartzeko. Modu horretan bizimodu eta ohitura ezberdinak gizonezko ugalketa-zeluletan sortutako aldaketekin erlazionatu ahal izango dira. Egin zure ekarpena zientziari. Har ezazu parte! 😁😉

Ikerketa proiektuan izen emateko eta galdetegiak erantzun eta lagina ematearen inguruko prozesuari buruzko informazio gehiago lortzeko idatzi helbide honetara:

gizaugalkortasun.taldea@ehu.eus   //   gut@ehu.eus