2026/09/17-2026/10/21
Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sariak. XIX. edizioa (2026)

EHUk Soziolinguistika Klusterrarekin batera zabaldu duen Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarien XIX. edizioaren berri eman nahi dugu. 

Lehiaketaren helburu nagusia da euskal soziolinguistika teorikoa eta metodologikoa garatzea eta berritzea. Euskal soziolinguistikaren ikertzaileen lana bultzatzea eta ikertzaile berriak eremu honetara biltzea bilatzen du. Hala, euskararen soziolinguistika arloko ikerketa- zein hausnarketa-lanak aurkez daitezke sarietara, betiere oinarri zientifikoa badute edota zientzian oinarritutako hausnarketak proposatzen badituzte. 

Diziplina askotatik proposatutako lanak izan daitezke, gainera: soziologiatik, hizkuntzalaritzatik, zientzia politikoetatik, psikologiatik, antropologiatik, komunikazio-zientzietatik, ekonomiatik, zuzenbidetik, matematiketatik, informatikatik, kirol-esparrutik edota arteen eremutik. 

Lanak aurkezteko epemuga 2026ko irailaren 21a izango da. 

Deialdiaren oinarriak eta informazio guztia hemen kontsulta ditzakezue:https://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/proiektuak/3-deialdia-eusko-ikaskuntzaren-ikerketa-sustatzeko-eta-babesteko-programa-/pr-93/ https://www.ehu.eus/eu/web/euskara/euskararen-erabileraren-sustapena/sariketak/txillardegi-hausnartu-soziolinguistika-sariak