Arabako Campusa. “TERRAFORMING” izeneko CERN IdeaSquare workshopean parte-hartzeko deialdia onartzeari buruzkoa. Ekintzailetza sustatzeko INIZIA Araba Campus programaren baitakoa da deialdia.
Helburua: Deialdi honen bidez ikasleak aukeratu nahi dira, EHUko Arabako Campusean matrikulatuta daudenen artetik edota bizilekua Vitoria-Gasteizen izanda EHUko beste campusetan matrikulatuta daudenen artetik, parte har dezaten Genevako (Suitza) Ikerketa Nuklearrerako Europako Erakundearen (CERN) "TERRAFORMING" workshopean.
Parte hartzaileen betebeharrak:
EHUko kide hauek hartu ahal izango dute parte deialdi honetan:
EHUko Arabako Campusean matrikulatuta dauden ikasleak edota bizilekua Vitoria-Gasteizen izanda EHUko beste campusetan matrikulatuta daudenak.
2026/2027 ikasturtean master edo doktorego ikasketetan edo graduko azken mailan matrikulatuta daudenak.
Ingeleseko B2 maila daukatenak ‑Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera, edo horren parekidea‑, programari etekina atera ahal izateko.
Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko urriaren 11ra arte.
Eskabideak aurkezteko modua: Formularioa
Dokumentuak: