2026/09/28-2026/10/06
Fecha Celebracion: 28/09/2026
Elhuyarren mintegi-zikloa: Hizkuntza-teknologiak eta kalitatea praktikan

Elhuyarrek 30 minutuko hiru webinar antolatu ditu urriaren 6an, hizkuntza-teknologiak modu praktikoan erabiltzen ikasteko, hizkuntzaren kalitatea bermaturik. Saioak online izango dira, eta nahi duzun saioetan eman dezakezu izena, baten edo hiruretan:

09:30 - Trebakuntza-bideo eleaniztunak 5 minutuan nola sor daitezkeen ikasteko: Bideoak azkar egokitu, azpititulatu, itzuli eta bikoizteko aukerak.

10:00 - Pertsonalizatu itzulpen automatikoa zure beharretara: Tresnak zure testuetara egokitzeko eta emaitza hobeak lortzeko moduak.

10:30 - Baleko mezu baten eta mezu egoki baten arteko aldea: Tonua eta kalitatea zaintzeko itzulpen profesionalaren garrantzia.

Eman izena formularioan