Mintegiak trantsizio ekosozialaren eta garapenerako lankidetzaren erronka nagusietako batzuk ikuspegi kritikotik lantzea proposatzen du, hausnarketa eta esperientzia praktikoak uztartuz. Saioetan zehar, besteak beste, krisi ekosozialarekin, Ipar-Hego desberdintasunekin, lankidetzarekin, feminismoekin eta jasangarritasunarekin lotutako gaiak landuko dira, baita teknologiari eta gizarte-eraldaketari lotutako hainbat alternatiba eta esperientzia ere.
Mintegia 8 saiotan antolatuta dago, 2026ko urriaren 2tik azaroaren 27ra bitarteko ostiraletan, eta aurrez aurreko saioak (Bilboko Ingeniaritza Eskolan) eta online saioak uztartuko ditu. Horri esker, parte-hartzea beste jarduera akademiko batzuekin bateratu ahal izango da.
Mintegia edozein prestakuntza-arlotako pertsonei zuzenduta dago, nahiz eta bereziki interesgarria izan daitekeen ingeniaritzako eta beste titulazio zientifiko-teknikoetako ikasleentzat, teknologiaren gizarte- eta ingurumen-inpaktuei buruzko ikuspegia zabaltzeko.
Gainera, EHUko graduko ikasleek 3 ECTS kreditu lortu ahal izango dituzte, ezarritako baldintzak betez.
Programa osoa eta izen-ematea: https://euskadi.isf.es/mintegia/?lang=eu