Aldea markatu eta esperientzia eraldatzaile bat bizi nahi duzu ikasturte honetan? Urretxindorra Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren mentoria sozialerako programaren 13. edizioa zabalik dago, EHUren lankidetzarekin.
Zertan datza?
Astean arratsalde batean (2-3 ordu) jatorri migratzailea duen 10-14 urteko adingabe edo nerabe batekin partekatzea aisialdi-gunean. Konfiantzazko espazio bat, denbora eta zaletasunak partekatzeko eta elkarrekiko lotura bat eraikitzeko.
Zer ematen dizu?
Maila pertsonalean haztea, estereotipoak haustea, boluntariotzako esperientzia baliotsua gehitzea eta SOS Arrazakeriako taldearen etengabeko prestakuntza eta laguntza izatea.
Ez duzu aurretik esperientziarik behar, entzuteko, partekatzeko eta laguntzeko gogoa baino ez duzu behar.
Eman izena 2026-2027 ikasturterako eta sare honen parte izan!