2024/04/17-2024/04/30
Fecha Celebracion: 17/04/2024
ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN XXIV. ASTEAN BURUTU DAITEZKEEN JARDUEREN GAINEKO PROPOSAMENAK AURKEZTEKO DEIALDIA

UPV/EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetzak, Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzaren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen 2024ko edizioa antolatuko du, zientziaren kultura eta aurrerapen teknologiko berriak hedatzeko, gazteen artean zientziarako zaletasuna pizteko, eta gizarteak zientziarekiko duen konpromisoa eta inplikazioa areagotzeko.

Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetzaren asmoa aipaturiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astean ahalik eta irakasle eta ikertzaile gehien parte har dezatela da, eta horretarako bertan parte hartzeko aukera emanez deialdi hau zabaltzea erabaki du.

Proposamenak aurkezteko epea 2024ko apirilaren 30ean amaituko da.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XXIV. Astea burutzeko data azaroaren 6tik 10era izango da.


Deialdiaren inguruko gorabeherei buruzko galderak honako helbide elektroniko honetara zuzenduko dira: zientzia-astea@ehu.eus