2024/04/23-2024/05/08
Berezko Master eta Tituluen izen ematea

Zure etorkizun profesionala gaur egungo gairen batera bideratu nahi duzu? Erabilgarri duzun denborari egokitzen zaion titulu baten bidez?

Berezko masterrak eta graduondokoak Unibertsitateak berak antolatutako irakaskuntza espezializatuak dira, gizartearen eskarira malgutasunez egokitzen direnak eta, modu erabakigarrian, zure ibilbide profesionala orientatzen edo birbideratzen laguntzen dutenak.

Graduondoko eskaintzaren parte handi bat moduluka antolatua dagoenez, ikasleek aukera dute apurka-apurka ikasten joateko, eta beren premien arabera.

Zure interes eta itxaropenetara hobekien egokitzen dena aurkitu ahal izango duzu.

> > Izena emateko epea apirilaren 15etik aurrera (irekia)