2024/04/26-2024/06/05
Fecha Celebracion: 27/05/2024
UPV/EHUKO BARNE EBALUATZAILEEN PRESTAKUNTZA TAILERRA

UPV/EHUko barne ebaluatzaileen prestakuntza tailerra. On-line saioa 2024/05/27an eta aurrez aurreko saioa Leioan, 2024/06/5ean 

Kalitate eta Ebaluazio Instituzionaleko Zerbitzuak tailer bat emango du laster ikastegietako kalitatea ebaluatzeko barne sistemen (KBBS) ebaluatzaile izan nahi duten ikasle, IRI eta TEKAZELekoentzat. 

Tailerrean KBBS baten atal baten ebaluazio osoa egingo dugu praktikan. Gakoak emango ditugu kudeaketa sistema baten ezarpen maila aztertzeko, ikastegi baterako bisitaren gidoia egiteko eta barne ebaluazioaren amaierako txostena idazteko. Erantsita doa ikastaroaren programa. 

Hona datak eta orduak: 

  • On line saioa: 2024ko maiatzaren 27a, 09:00etatik 11:00etara. 
  • Aurrez aurreko saioa Leioan: 2024ko ekainaren 5a, 09:00etatik 14:00etara, 1. solairuko 6A aretoa, Liburutegiaren eraikina, Leioa

Irakasleak: Bego Blanco eta KEIZeko teknikariak. 

Izen-emateak: Sakatu esteka honetan izena emateko. 

Izena emateko epea: Apirilaren 23tik maiatzaren 7ra (biak barne) 

Plaza kopuru mugatua. IRIek eta TEKAZELekoek ezagutu beharko dituzte ikastegietako kalitatea bermatzeko barne sistemak. Jendeak izena eman ahala esleituko ditugu plazak. 

Halaber, mezu bat bidaliko zaie ikastaroan onartutako pertsona guztiei, Teams-erako esteka barne, lehenengo saiora konektatzeko