Unibertsitate Sistemaren martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren (LOSU) 78b artikuluak honako hau eskatzen die irakasle laguntzaile doktoreei: "realizar, en el primer año de contrato, un curso de formación docente inicial cuyas características serán establecidas por las universidades, de acuerdo con sus unidades responsables de la formación e innovación docente del profesorado ".
Hori betetzeko, UPV/EHUk eta, zehazki, SAE/HELAZek Irakasle Laguntzaile Doktoreak prestatzeko ABIATU programa diseinatu du, eta urriaren 1ean jarriko da abian.
Ikastaro hau egiteak aukera ematen du Unibertsitate Sistemaren martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren (HLO) 78b artikuluak irakasle horientzat eskatzen duen baldintza betetzeko, kontratuaren lehen urtean.
Modalitatea eta iraupena: Ikastaroak 1 ECTS irauten du. Eta bi fase ditu
- FASEA: ABIATU online ikastaro asinkronoa egitea eGelapi plataforman
- FASEA: Aurrez aurreko saio parte-hartzaile eta gogoetatsu batean parte hartzea, 3 orduko iraupenarekin, "Garapen profesionala: proposamenak eta plangintza" izenburupean
Deialdiak: Ikasturte bakoitzean bi deialdi irekiko dira prestakuntza egiteko
Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/sae-helaz/abiatu