Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) antolatu dugun “ Nola izan GAHko irakaslea” Ikastaroan izena emateko azken egunak.
Etengabeko prestakuntzako ikastaroak prestakuntza akademiko ofiziala ez diren arren (master bat izan litekeen eran), ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak eguneratzen eta areagotzen laguntzen dute, eta ELE/EL2 irakastean kontuan izan beharreko alderdi guztien ikuspegi orokorra ematen dute ikuspegi teorikotik eta praktikotik, orain edo etorkizunean gaztelaniako irakasle izan nahi duten pertsonen lana bideratzeko eta errazteko. Era berean, kontuan hartuta eskaera handia dagoela, hainbat saio eskaintzen zaizkio etorkinentzako gaztelaniaren irakaskuntzari, alderdi guztietatik, eta kontuan hartuta EL2ren berezitasunak. Horregatik, uste dugu interesgarria izan daitekeela bai ikasleentzat bai irakasleentzat.
60 orduko ikastaro hau, online egingo da, modu sinkronoan, Zoom plataformaren bidez, 2024ko urriaren 18tik azaroaren 30era, ordutegi honetan: ostiraletan 16:00etatik 20:30era eta larunbatetan 9:00etatik 14:30era.
Garrantzitsua da kontutan edukitzea ikastaro honetan parte hartu ahal izateko, aintzat hartuko dela eta hertsiki errespetatuko eskarien iritsiera-ordena, beraz interesa eduki ezkero komenigarria da izena ematea ahalik eta azkarren.
Ikastaroaren inguruko informazio guztia eta izena emateko prozedura gure web gunean topatuko duzue: https://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/gah-eta-gh2-ren-irakaskuntzaren-didaktika-irakasten-ikastea
Prestatu dugun ikastaroen aurkezpen-bideoa esteka honetan aurki daiteke: https://ehutb.ehu.eus/video/63f724e5af192361725cfbd2
Urriak 4arte duzu izena emateko!