2024/10/03-2024/11/04
Irekita MANUEL LABORDE WELINDEN Sarien 24. edizioa
Manuel Laborde Werlinden sariak Entreprenari programaren barruan sartzen dira. UPV/EHU- Gipuzkoako Campusak eta BIC Gipuzkoak garatu eta kudeatzen dute, eta UPV/EHUren Gipuzkoako Campusean ekintzaileei eta enpresa berritzaileen sorrerari laguntza eta aholkularitza ematea du helburu.
Helburuak
- Unibertsitatearen igurunean ekintzailetza arloko ideiak eta proiektuak sustatu.
- Unibertsitarioen potencial berritzailea bultzatu, enpresa-ekimen berriak sortuz eta garatuz.
- Ekimen berreen garapenean lagundu, baliabide ekonomikoak eta enpresak sortzeko eta kudeatzeko aholkularitza-serbitzu adituak jarriz.
Norentzat
Kategoria “Ekimen Berritzaile Berriak”
- UPV/EHUko irakasleak, ikertzaileak/IKERBASQUE.
- Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatutakoak edo haren titulu ofizial bat dutenak (lizentziatura, diplomatura, gradua, masterra eta tesia)
- UPV/EHUrekin elkarlanean egindako ikerketa baten emaitzak ustiatzea erabakitzen duten enpresak.
Kategoria “Gradu Amaierako Lanak - Master Amaierako Lanak - Doktorego Tesiak
- 2024-2025 ikasturtean Gradu Amaierako Lanak, Master Amaierako Lanak edo Doktorego Tesiak egiten ari diren edo 2022-2023 - 2023-2024 aldian aurkeztu dituzten ikasleak eta ikertzaileak, proiektuaren merkatu-aukerak aztertzeko eta, positiboa bada, gauzatzeko asmoa dutenak
Hautagaitzak aurkezteko epea 2024ko azaroak 4
Sarien oinarriak: Manuel Laborde Werlinden Sariak