2024ko azaroaren 21ean Psikodidaktika Jardunaldien XXXI. edizioa ospatuko da Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Psikodidaktika Jardunaldiak Hezkuntza eta Psikologia arloko adituak eta profesionalak biltzen dituen urteko hezkuntza-ekitaldia dira. Aukera bikaina da lankideekin konektatzeko, lan-sareak ezartzeko eta kalitatezko hezkuntzarekin dugun konpromisoa indartzeko. Aktiboki parte hartzera eta zuen esperientziak eta ikerlanak partekatzera gonbidatzen zaituztegu.
Hona hemen web orria informazio guztiarekin: www.psicodidactica.eus
Nahi izanez gero, aurkeztutako lanak ISBNa izango duen liburu elektroniko batean argitaratuko dira. Titulua eta laburpena bidaltzeko epea 2024ko urriaren 31a (barne) izango da.
Azaroaren 21ean UPV/EHko Leioako Campuseko Bilboko Hezkuntza Fakultatean elkartuko gara.
Adeitasunez,
Psikodidaktikako Jardunaldien antolakuntza batzordea