Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikertzaile batzuk ikerketa bat egiten gaude ondorengo gaiari buruz: Ikerketaren gainbegiratzea eta ongizate akademikoa. Beherago dagoen inkestaren bidez bildu nahi ditugu egun ikerketan lan egiten duten (edo egin duten) doktorego ikasle eta doktoratu ondoko ikertzaileen bizipenak. Gure helburua da identifikatzea ongizatean eta osasun mentalean eragina izan dezaketen gainbegiratze joerak, laguntzeko lortzen giro akademiko osasuntsu eta on bat.
Errealitate ezagun bat da ikertzaile askok, bai prestakuntzan (doktorego ikasleak), bai jarduera profesionalaren lehenengo etapetan (doktoratu ondoko ikertzaileak), egoera zailei aurre egiten dietela beren lan-inguruneetan. Askotan, egoera horiek sortzen dira gainbegirale edo ikertzaile nagusien gainbegiratze desegokiaren edo praktika desegokien ondorioz. Horrek eragin zuzena izan dezake ikertzaileen ongizatean eta osasun mentalean. Hainbat ikerketek aztertu duten arren zeintzuk diren laborategietan eduki beharreko jokaera egokiak, ikerketa horiek gainbegiraleen ikuspuntutik idatzi dira. Hortaz, funtsezkoa da egoera horiek zuzenean bizi dituztenen ikuspegia ulertzea. Hori dela eta, bildu nahi ditugu prestakuntzan dauden edota beren jarduera profesionalaren lehen etapetan dauden ikertzaileen iritziak, hobeto ulertzeko zein jokabide eta ezaugarri dauden lotuta gainbegirale/ikertzaile nagusi on edo txar batekin. Izan ere, era horretan lortuko baitugu identifikatzea ingurune akademiko osasuntsuagoak eta emankorragoak sustatzen dituzten jokabideak.
Oso lagungarria izango litzaiguke gure inkesta bete eta partekatu ahal izango bazenu bai estatuko bai nazioarteko lankideekin; zenbat eta ikerlari gehiagok bete inkesta, orduan eta baliogarriagoa eta baliogarriak izango dira emaitzak. Inkesta gehienez 5 minututan betetzen da, erantzunak % 100 anonimoak dira eta datuak ikerketa honetarako soilik erabiliko dira.
Inkestaren esteka ondorengoa da:
https://forms.gle/WT9GoiaHxypX6GGB6
Aldez aurretik eskertzen dizugu ekimen honetan emandako laguntzagatik.