Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleen Hezkuntza Topaketa
EUSKARAZ JOLASTEN LEHEN HEZKUNTZAN
2024ko abenduaren 3a, 15:00-19:00
Nola eralda dezakegu jolasgaraia, aktiboa, anitza, kulturalki aberatsa eta euskaldunagoa izateko? Galdera honetatik abiatu genuen ikasturte hau, Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleekin, "Komunikazio Gaitasunaren Garapena I" irakasgaiaren baitan.
Topaketa irekia izango da eta bi atal izango ditu: hitzaldiak eta poster erakusketa azaldua.
Antolaketa kontuengatik eta egun atsegina pasatzeko, egitaraua bitan banatu dugu eta jarduera bakoitza BI ALDIZ gauzatuko dugu. Horrela, erosoago egongo gara hitzaldietan eta poster aurkezpenetan.
EGITARAUA
2.5 gela: HITZALDIAK (bi txanda)
15:00-15:45 eta 16:00-16:45 Jolastea eta ikastea bidegurutzean. Nora Salbotx.
17:00-17:45 eta 18:00-18:45 Aneren abenturak. Aisialdian euskaraz bizi eta jolas. Mitxel Elortza.
3.4 eta 2.4 gelak: POSTER ERAKUSKETA AZALDUA
Posterren lehen txanda: 15:00-16:50
1. JOKOAK ETA LEHIAKORTASUNA
2. ANTZERKI ETA DRAMA JOLASAK
3. JOLAS SINBOLIKOAK
4. SUGEAK, AZERIAK ETA OILOAK
5. MAHAI-JOKOAK
6. ADINARI EGOKITUTAKO JOLASAK
7. MAHAI-JOKOAK
8. HERRI-JOLASAK
9. KANPOAN EGITEN DIREN JOLASAK
10. LUDOPATIA
Posterren bigarren txanda: 17:00-18:50
1. GENERO BERDINTASUNA JOLASETAN
2. MUSIKARI LOTUTAKO JOLASAK
3. TALDEKAKO JOLAS MOTOREAK
4. KARTA-JOKOAK
5. JOLAS PSIKOMOTORRAK
6. ESKU JOLASAK
7. ZENTZUMEN JOLASAK
8. ERRITMO JOLASAK
9. JOLAS PSIKOMOTORRAK
Antolatzaileak
- UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleak.
- Ainhoa Ezeiza irakaslea (Komunikazio Gaitasunaren Garapena Lehen Hezkuntzan I irakasgaiaren baitan).
- Harremanetarako: ainhoa.ezeiza@ehu.eus
Babesleak
- Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila (UPV/EHU)
- Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (UPV/EHU)
- Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetza (UPV/EHU)